Hondakin toxiko

Hondakin arriskutsuen tangak

Hondakin arriskutsua hondakin arrikutsu birziklagarriari edo ez birziklagarriari dagokio, hau da, arriskutsutzat hartzen dena, osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituzten berezko propietateak dituelako. Propietate arriskutsuak toxikotasuna, sukoitasuna, erreaktibotasun kimikoa, korrosibitatea, lehergaitasuna, erreaktibitatea, erradioaktibitatea edo giza osasuna eta ingurumena kaltetzen dituzten beste edozein izaera dira.

Hondakinak (edo hondakin-korronte jakin bat) arriskutsuak diren ala ez erabaki behar dutenak legegileak eta aginte publikoak dira. Hondakin arriskutsu bihurtzen duten propietateak definitzeko erabilitako kontzeptu komun bat dago, esaterako, sukoia, korrosiboa, toxikoa, minbizi-sortzailea, infekziosoa, eko-toxikoa, eta abar. Hala ere, zenbait industria-praktiketan sortutako hondakinak edo zenbait propietate erakuste dutenak hondakinen kudeaketa erregimenaren esparrutik kanpo egon daitezke. Hondakinen kudeaketaren esparrutik kapo ere industria-isuri batzuk aurki daitezke, baina beste erregimenek (hondakin-urak, hondakin-uren legeriaren bidez; gas-emisio industrialak, emisioen kontrolerako legeriaren bidez; hondakin erradioaktiboak, erradioaktibitateari buruzko legeriaren bidez, etab.) arautzen dituzte, hondakin arriskutsu industrialak hondakin arriskutsuen inguruko legediaren menpean izan daitezkeen bitartean, adibidez, EBren kasuan, modu solidoan, likidoan edo lohian ekoitzita ere.[1]

3 milioi tona hondakin sortzen dira urtero Europar Batasunean (sei tona baino gehiago Europar herritar bakoitzeko), 40 milioi tona hondakin arriskutsu barne (10 kg baino gehiago pertsona bakoitzeko urtean).[2]

Hondakin arriskutsuen adibideak honakoak dira: meatzaritzako hondakinak, tximiniaren aireko isuriak, industria-isurketen gainazaleko ibilgutan, eta fruta eta barazkietan dauden pestizida hondarrak oraindik ere kontsumitzeko garaian, esate baterako, kalean aurkitzen diren baimenik gabeko azoketan erosten diren letxugetan.

Laburbilduz, hondakin arriskutsuak hauetatik datozenak dira:

  1. Manual de gestión de residuos industriales peligrosos dirigido a Las autoridades de economías de Ingresos bajos y medios [1]
  2. Manual de gestión de residuos industriales peligrosos Pag.55

Developed by StudentB